Trebiñutik, bai eskolak euskalduntzeari

Mayo 29th, 2006

publicado en diario de noticias de álava

trebiñuko Gutxisolo elkarteak ohar honen bidez azaldu nahi du :

- Euskara , Euskal Herriko hizkuntza dela.

- Berezko hizkuntza ezagutzea nazioartearen giza eskubidea dela.

- Derrigorrezko hezkuntzak herritarrei oinarrizko ezagutzak bermatu behar dizkiela.

- Euskara ikasteko eskubidea Euskal Herri osoan bermatu behar dela, ikas maila guztietan eta bereziki derrigorrezko hezkuntzan.

- Eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar dituela.

Euskal Herri mailan egindako azterketaren arabera, hiru ikasletik bi ez dira euskaldunduko indarrean dauden politiken ondorioz. Horregatik hizkuntza politika berri baten beharra kaleratu nahi du kanpaina honek.

Trebiñu Euskal Herriko zati bat dela kontuan izanik, guk ere gure adostasuna azaldu nahi dugu egiten ari den kanpainarekin. Trebiñoko konderrian bizi dugun egoera zehatza oso larria dela azpimarratu nahi dugu gainera. Hemen dagoen eskola publiko bakarra Castilla eta Leongo politikaren barruan kokatzen da eta gezurra badirudi ere, Trebiñuko eskola publikoan ingelera ikasteko aukera dugun bitartean, euskara ikasgai bezala ere ez da agertzen. Beraz, hemen euskara ez da existitzen eta euskara ikasi nahi badute, klasetik kanpo egin behar dute.

Trebiñun, euskaraz ikasteko “eskubidea” izateko, gure haurrak herritik kanpora joan behar dira, bere ingurunetik atera eta errepideetan denbora luzea emanaz. Orain dela bost urte hemengo “eskaera soziolinguistikoa”ri buruz egindako ikerketaren datuen arabera, hemengo jendeak argi azaltzen zuen bere nahia: eskola publikoa nahi dute bere ingurumenetik hurbil eta eredu euskaldunarekin. Beraz ez da zaila gaur egungo egoeran gertatzen dena ulertzea, hau da, ikasten ari diren Trebiñuko umeen %70 Gasteizera joaten direla.

Azken hiru urte hauetan egoera pixka bat aldatu da. Eta azpimarratu behar da hori hemengo jendeak hartu duen konpromisoaren esker izan dela. Argantzunen pribatua den ikastola bat ireki dute.

Arrakasta handia izan du eta dagoeneko hogeita hamar umek “D” ereduan ikasteko aukera du. Trebiñun berriz, euskara irakasten duen haur eskola munizipal bat dago, baina tamalez hiru urte arte bakarrik. Aipatutako adibideak partxe bat besterik ez direla badakigu, baina gaur daukagun egoera politiko-administratiboagatik irtenbide bakarra da.

Hau guztia salatzeko eta “bai eskolak euskalduntzeari” kanpainarekin batera Trebiñun ere eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatu ditugu azken hilabeteetan. Nagusiena, apirilaren 29an egindako ekitaldia izan zen, antzerki emanaldia ere izan zuena, baina ez da bakarra izan eta modu ezberdinean aritu izan gara lanean, aldarrikapena zabaltzen eta sinadurak biltzen.

Pilar Ansotegi Abezia

Gutxisolo Elkartea (Trebiñu)

Entrada almacenada en: Gutxisolo elkartea, hemeroteca, opinión y colaboraciones

1 Comentario Add your own

  • 1. uno perplejo  |  Mayo 29th, 2006 at 14:51

    yo me quedo alucinado. Resulta que las ikastolas son privadas. Yo pensé que en Euskal Herria había básicamente tres modelos educativos, el público, el privado y las ikastolas. Hasta donde yo sé una ikastola es una institución que funciona en regimen cooperativista. Hasta donde yo se en la ikastola de la puebla, aunque no sea una cooperativa está representado el ayuntamiento, bueno, corrijo, hay un concejal que no es padre y que sin embargo está en la junta rectora. Hasta donde yo sé, la que escribe esta carta está también en la junta. En definitiva, que no entiendo como puede estar en la dirección de una ikastola una persona que abiertamente se ve que ni entiende lo que son las ikastolas ni desde luego apuesta por ellas.

Deja tu comentario

Requerido

Requerido, oculto

HTML permitido:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Suscribase a los comentarios vía RSS feed


Buscar

www.flickr.com
Elementos de lapuebladearganzon Ir a la galera de lapuebladearganzon

Angel Celada


hotel arganzon plaza


argantzon ikastola

Últimos comentarios

Entradas por categorías

Sindicación

Top Blogs pais-vasco

Powered By